EspañolEuskeraEnglish
Aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta

IGORRE

Bizkaia - Euskal herrian, Bilbotik 22 kilometrotara dagoen herria.

Arratia bailarako herri garrantsitsuena dogu Igorre, 4000 biztanle (1999ko datua), Gorbeia eta Urkiolako Parke Naturalak inguraturik, baserri inguruan nahiz eta industria izan sektorerik garrantsitsuena.

Igorre eta Dimako Intxaurbizkar inguruan, Elgezua izeneko auzo txikia dago. XI. gizaldian, Santa Lutziko baseliza eraiki zan tokia. Auzoa San Kristobal izenagaz ezaguna egin da, izan be aipatutako santua be gurtu egiten da bertan.

Auzoko jai batzordeak Intxaurbizkar Kultur Elkarte legez ezagunak, gazte mailako lasterketa bat antolatzen eban, uztaileko jaietan: "San Kristobalera Igoera" izenekoa.

Asfalto arazoak eta trafikako agintarien ezetzak, Marcos Gerediaga S.C Amorebietako presidentearen berbakaz batera, jai batzordeak 1977. urtean lehenengo Ziklo-Kross San Kristobal, Igorre antolatuko eban.

1980. urtean Arratiako hainbat txirrindularizalek, eta Igorreko Ziklo - Krossaren "erruz", Arratiako Ziklista Elkartea sortu eben. Elkarte hau eta Intxaurbizkar Kultur Elkarteak lagunduta, lasterketaren antolaketaz arduratu ziran.

San Kristobalgo zirkuitoa "Ziklo-Krossaren Katedrala" Igorreko herri barrutik hiru kilometrotara dago. Ikusleak zirkuitoaren edozein puntutatik, lasterketa osoa ikusteko aukera dauka. Bertan egin dira hamazazpi edizio. 1993. urtean lasterketa Munduko Kopan sartzeak, Olabarriko zirkuitora aldatu beharra ekarri eban. Olabarriko hau herri barruan dago eta antolaketarako azpiegitura hobea dauka, nahiz eta ikuslearentzat hain ikusgarria ez izan. San Kristobalgo auzo txikiak, bizia emon eutson eta hazten ikusi eban. Igorrek izena emon, eta bere etorkizunaz arduratzen da Olabarrin.